Orrialde:Maister 1757.djvu/24

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dakienek irakur lezen azkarki egünian kapitülü bat goizian edo arratsaldian, orok entzün ahal liroien bezala, mixkandiek hañ untsa, nula gañeratikuek; hel baledi aldiz lenen hanixtarzünak eliroien ütsartzerik eman, egün oroz eginbide horren konplitzeko, elükeie behar aments iganterik ez bestarik eitzi igaraitera hazkürrü saintü hori bere arimer eman gabe.

Izanen da düdagabe zunbait erraile, üskararen irakurteko usantxa gabiak gaitz, phenus, eta gogogabe gertha eraziren diala eginbide horren konplitzia, hori hala izanik ere hatsarrian, gerualat bethi hertüz juanen dira, ihur kostümatzen den bezala, eta emeki emeki beste lenguajen irakurtia ikhasten den bezala hunena ere ikhasiren da. Arrazu hori dela kausa, errejentek behar lükeie eskolier üskara baizik eztakianer librü huntan irakurten erakatsi. Gisa hortan, gaitz üdüri den gaiza ehitüren da, eta gogo eta profeitü habororeki batbederak irakurtüren dü berak enthelegatzen dian lenguajia. Eztüzü arren estaküriarik batere ükheiten ahal, zure arimari sokhorri hun horren emaitetik gibeltzen ahal zütianik.