Zihauren barnetiko ezagützia har ezazü jakiletako, eia ihurk erran ahal litzirozün beno hobeki eztüzünez senditüren, librü hunen irakurtian bihotzeko khanbiamentiak bide xüxenian ebilteko, eta Jinkuaganako desirak haren konplitükiago zerbütxatzeko, eta eia hanitx ordüz zelüko inspirarzünek etzütienez bizikiago hunkiren, ezi ez hanitx pherediküren entzütiak. Mendrenetik aments hori dateke iseiüñu hunen egiliak Jinkuari bere boto aphal beno aphalaguetzaz zuretako galthatüren dian grazia, amureketik haren lan egina zure arimaren salbamentütako, eta Jinkuaren gloriarik handienarentako gertha ahal dadin. Hala biz.
Hitz zunbaiten enthelegatzia neke zatekiala jente komünaren üdüritürik, hen beren ezagützeko moiana jardiets ahal dezan amurekatik phena hartan datekianak, ezarri izan dira hollen zola zunbaitetan, hen enthelega erazitzeko mengua zirela uste ükhen dütügün argiak.