bat; zeren bere büriak aphal dadüzkaner Jinkuak hüllandanik so egiten beitü; gora dadüzkaner aldiz ez hürründanik baizik.
Eztüzü balinba ihesirik eginen zure arimari hañbeste abantalla ükhen erazi ahal diruan irakurte baliusari. Ez segür bezala nüzü zihaurek, ihurk erran ahal litzirozün beno hanitxez hobeki, ikhusiren, ezagütüren, eta gozatüren dütüzüla huntan edirenen dütüzün egia saintiak. Has zite solamentz boronthate oso bateki, Jinkuari zor dütüzün gaizen konplitzian fidel izanen zirela: eta borogatüren düzü zihaur beithan zerbait hunialat bulkatüren zütianik, eta zure biziuek ahalketürik, hen kuntre hun diren konsellier behatüren zira, iseiatzen zirelarik her jarraikitzera. Ezagütüren düzü orano segürki zure debozionalatko hoztarzüna khanbiatüren dela, zelialako berotarzün saintü batetara; eta zure gaizkialako enjogidüra hertüren dela, eta hunialakua, emendatüren.
Bena nula librü hunek irakurtü izan behar beilüke familia osuek hobekienik profeita ahal liruen bezala, huntizale hortako, familiako gehien irakurten