Orrialde:Maister 1757.djvu/22

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Har ezazü, arren har, ene irakurzale maitia, boztario handireki, zük, orotan gainti zure sortzepenezko lenguajia baizik eztakizüna, librü zure zihauren egin izan dela üdüritüren zaizün haur. Hunen irakurtiareki batian agertüren zaitzü, lehen gorderik egoiten zeitzün eskaskeriak eta makülak, hetarik sendotzeko moiana edireiten düzülarik. Heben oraidrano zihaurtzaz ustekeria sobera hun ükhen dütüzünen fundamen gabia ezagütüren düzü, hetariko soltantxaren Jinkuari galthatzeko. Heben zure ezdeustarzüna zunbatetaradrano duen senditüren düzü, zük khürütxe eta aphaltarzün baizik eztüzüla merexi untsa ikhusteko. Heben ikhasiren düzü, Jinkuagatik baizik ezin egürükiten düzüla, zure flakezia gaizkiala hañ erortoki denaren azkargarri eta sendogarri moian hun denik batere. Librü hunen eskolek zure ezpiritiari segürantza oso bat emanen dizie, hobiago dela Jinkuaren begien aitzineko gizon bekhatüz estalirik lizan bat ere, bena ümilitatiaren handitarzünez begiak zelialat goititzera ezin bentüratzen den bat, ezi ez süperbius bere hunki egin hanitxez phakü lizatian