Lehen phensamentü ükhen behar dügüna da gihaurdanik eztitakiala hañbeste itxura hunen üdüriaren pian gordatzen den etsaiari bühürt, barnetiko, eta kanpotiko sokhorriak gabe, zeren gihaurtan ezpeitirogü ediren flakezia, ezkazkeria, eta eritarzün baizik. Barnetikuak daude Jinkuak bere grazia saintiak ezpiritien argitarzün, eta bihotzen gortharzün emaiten deizünetan, zuñen merexitzeko hanitx zerbütxatzen beitzaizkü kanpotikuak.
Kanpotiko horik aldiz daude etsenplü huner jarraikitian eta librü hunen irakurtian. Elikidizü eskietara eror ahal librü sokhorri puxantagorik eman litzirozünik, ezi ez hunek emanen beiteizü. Ezi batzen eta besten ükheiteko moianik hobena, eta llabürena bada Sant Augustinek dioian bezala, gure bürien, eta Jinkuaren untsa ezagutzia. Etziniro, zunbatnahi beita txerkü eginik, ediren librürik, hobeki ezagüt erazi litzirozünik, zuñen gure enthelegü ororen gañetiko den Jinkuaren izaria; era zuñen ezin erran ahal beno aphalago den gure ezdeustarzüna, gure flakezia, eta gure ajütü mengua.