harek, laidable uste dütügün egitatiak banitatezko aiziak hant erazitzen dütialarik ürrintzützen beitütü, eta hen mereximentia oro ezdeusetara erakharten. Hura da gizon zahar zuñtzaz bilaizi behar dügüla apostolü berak manü emaiten deizüna, amurekatik gizon berriaren beztimenta hunek beztitürik bekhatü orijinaletik baratü zaizün khozü gaxto haren kuntre bühürtzen ikhas dezagün, eta gure mente orotan azken hatsialadrano hari gerla egiten. Hura da, hitz batez, etsai ezaba ezin ikhusten ahal dügün bat, gureki sorthü, gureki hil behar dian bat, hartzaz zerbütxatzen da ezpiritü gaixtua gure bere lazuetan atzamaiteko, eta guri eskien artetik ezkapa erazitzeko salbazale adorabliak merexitü deizün gloria eternala.
Arren zer dirokegü zük eta nik, ene irakurle khariua, besterik phensa, baizik ere behar dütügüla gure phenamentiak beleratz etxeki, eta gure eginahalak oro bihoztoiki enplegatü, hañ ikharagarri den, eta hañ ezabaki bere phozua barreiatzen dian etsaiaren kuntre, amurekatik gütan abantalla ükheiteko lütükian bidiak zerra diatzogün.