Orrialde:Maister 1757.djvu/239

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bena haregatik nekez ihurk eizten dü, zeren aragiaren nahiküntek sobera gañia hartü beitie.

Gaiza batzek haren maithatzera, bestek haren mesperetxatzera erakharten die.

Mündiaren maite ükheitera erakharten die aragiaren, eta begien desirek, eta izate hunen süperbiak: eta haren mesperetxatzera, eta hartzaz debeiarzün hartzera aldiz, phena eta miseria her jüstoki jarraikiten direnek.


III 20, 5. Bena helas! Plazer gaixtuak, ezpiritü mündiari enjogi dena garhaitzen dü, eta uste dü, elhorri phünten artian badirela plazerak: zeren ezpeitü, ez ikhusi, ez gozatü Jinkuaren eztitarzüna, eta berthütiaren barnetiko edertarzüna.

Bena zunñek ere mündia osoki mesperetxatzen beitie, eta iseiatzen beitira, Jinkuaren legiaren araur bizitzera, hek ezagützen die zelüko eztitarzün, egiazki mündiari ihesi egiler hitz eman izan dena, eta klarkiago ikhusten die, zuñen itxuski mündia herratzen den, eta zunbat gisaz inganatü izaten.