XXI. KAPITÜLIA
Jinkuatan phausatü behar dügüla, huntarzün eta dohañ ororen gañetik.
III 21, 1. Jinkuatan bethi phausatüren zira, ene arima, gaiza orotan, eta hen ororen gañetik, zeren hura beita saintien phausü eternala.
O Jesüs ezinago ezti eta maithagarri zirena, unhets ezazü, zütan haboro phausa nadin, ezi ez kreatüra orotan, haboro ezi ez osagarrian, eta edertarzünian, haboro ezi ez uhure, eta gloria orotan, haboro ezi ez photere, eta kargü orotan, haboro ezi ez jakite, eta ezpiritü zorroztarzün orotan, haboro ezi ez aberastarzün, eta adrezia orotan, haboro ezi ez alagrantzia, eta boztario orotan, haboro ezi ez fama hun, eta laidorio orotan, haboro ezi ez eztitarzün, eta konsolio orotan, haboro ezi ez esparantxa eta hitz emaite orotan, haboro ezi ez mereximentü, eta desirkünte orotan.
Zihaur nahiago zütüdan, ezi ez huntarzün, eta dohañ eman, edo ixur ahal ditzakezüdanak oro, edo ezpiritiak