eginen dütian gaiza orotan.
Azkar nazazü zelüko indarraz, beldürrez gizon zaharrak, erran nahi beita, aragi miserable ezpiritiaren pian orano untsa jarri eztenak, gañia har dizadan: zuñen kuntre güdükatü behar beitügü, bizitze miseriaz bethe huntan gireno.
Elas nulako den bizitze haur! Nun thürbürarzün eta miseria baizik ezpeita: nun oro lazoz, eta etsaiez betherik beitira!
Ezi thürbürarzün, edo tentazione baten juaitiareki, beste bat jiten da, eta sordei dena orano, lehen etsaia untsa goithü gabe, bestiak saldoz jiten zaizkü egürükiten eztütügülarik.
III 20, 4. Eta nula ihurk maithatzen ahal dü, bizitze hañbeste kharastarzün diana, hañbeste kalamitateren, eta miseriaren pian daguena?
Bizitze ere nula deitzen ahal da, hañbeste heriotze, eta gaitz erakarten diana?
Eta haregatik maithatia da, eta hanitxek hartan plazer hartzia txerkhatzen die.
Ardüra mündiaren kuntre ihurk erraiten dü, inganazale, eta bano dela,