Orrialde:Maister 1757.djvu/237

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Eta nuiz ere, senditzen eztüdan thenporan, uste beitüket, segür nizala aphür bat; ordian edireiten dizüt ene büria, aize txipi batez hüllañi goithürik zunbait aldiz.


III 20, 2. Ikhusazü arren, Jauna, ene aphaltarzüna, eta ene, bürü oroz, ezagützen düzün erorkor izatia. Ükhezü pietate, eta idoki nazazü lohitik, barna sar enadin, eta han eroririk, ihuntik ajütürik gabe, egon enadin.

Horrek diztatzü ardüra lotseriak emaiten, eta nizü zure aitzinian ahalketzen; zeren nizan hañ erorkor, eta flakü, ene pasionen kuntre bühürtzeko.

Zunbat ere ezpeitüt osoki emaiten baimentua; halarik ere phezü, eta greugarri zirazü, hen hersiki jarraikitia, eta hanitx nüzü debeiatzen hola güdükan bizitzez egün oroz.

Hantik ene flakütarzünaren ezagütziala jiten nüzü; zeren hanitxez ehikiago sartzen beitira bethiere imajina, eta figüra itxusiak, ezi ez jalkiten.


III 20, 3. O Israel ezinago photerus ziren Jinkua, arima fidelen huniala erakarlia, so bat egizü zure zerbütxariaren phenari, eta doloriari, eta ürgaitz ezazü