ezi ez nuizpait beitzen lege zaharrian, nuiz ere zelüko bortha zerratürik beitzaguen, eta zelialako bidia ere ülhünago üdüri beitzen, hañ jente aphürrek hanko erresomaren txerkhatzeko arranküra hartzen zienen gañen.
Ordian jüsto zirenak ere, etzitakezün salba, zure pasionia beno lehen, eta etzitakezün sar ahal zelüko erresoman, zük zure heriotze saintia konpli artio.
III 18, 3. O zunbat esker ezteizüt zuri eman behar, zeren ükhen düzün huntarzüna, eni, eta arima fidel orori, erakusteko hañ bide xüxen bat, eta hun bat, zure eternitateko erresomalat juaiteko.
Ezi zure bizitzia, gure bidia düzü, eta pazentzia saintiaren moianez, juaiten gütüzü zureganat, zuñ beitzira gure khorua.
Aitzinetik etsenplia eman, eta erakutsi ezpazeneizü, nurk lüke zuri jarraikiteko arranküra?
Elas zunbat lirateke, hürrün, eta gibelian bara litakianak, ikhus ezpalitze zure etsenplü ederrak.
Haregatik orogatik ephel giaudetzü, hañbeste miraküllüren eta pherediküren