maugrenaie gabe, soferi zintzan.
Ezi ene lehen sortzepenaren orenaz geroz, khürütxian hil artio, eztitazü doloriaren soferitziaz hütsik egin.
Gaiza thenporaletarik ments handirik ükhen dit, hanitx plañü nitzaz ardüra entzün dit, ahlkiak, eta laiduak eztiki soferitü zitit, ene hunki eginen esker gaixtua, ene miraküllien blasfemiuak, eta ene erakuste hunen, aküsantxa falsiak ükhen zitit.
III 18, 2. Jauna, zure mentian pazient izan zirenen gañen, orotan gainti, zure aitaren maniaren konplitzian; jüsto düzü, ni bezlako bekatore miserable batek, zure boronthatiaren araur pazientki bere büria soferi dezan: eta zük plazer düzün artio, bizitze gastatü hunen karga, bere salbamentiagatik kharreia dezan.
Ezi zunbat ere oraiko bizitziaren karga phezü ihurk senditzen beitü, haregatik orogatik zure graziaren photeriaz, mereximentü handitako gerthatü düzü, eta flakien ere, zure etsenpliari, eta zure saintien hatzer jarraikiten direlarik, süstengagarriago, eta baliusago.
Hanitxez ere konsolagarriago düzü,