III 17, 3. Jauna, nitan gaña erakharriren dütüzün phenak oro, zuregatik gogo hunez, soferitüren zitit.
Bardinzki hartü nahi zitit, zure eskütik huna eta gaitza, eztia eta kharatsa, alagera eta tristia; eta zuri eskerrak eman, eni heltzen zaiztan gaiza orotzaz.
Begira nazazü bekhatü orotarik, eta enüzü lotsa izanen heriuaren, ez iferniaren.
Sekülakoz egoitz, eta biziaren librütik khen enazazün ber; nitan gaña jinen diren thürbürarzünek orok, eztitazie damürik eretxekiren.
XVIII. KAPITÜLIA
Mündü huntako miseriek, behar diela pazentzia ezti bateki, soferitü Jesü Kristen etsenpliala.
III 18, 1. Ene semia, ni zure salbamentiagatik zelütik jaitsi nüzü, zure miserietzaz kargatü izan nüzü, ez bortxaz, bena amurioz, amurekatik pazentzia ükheiten ikhas zenezan, eta mündü hunatko miseriak,