Orri hau berrikusi gabe dago
entzün unduan; zer lizate, ezpagünü hañ argi handi bat zuri jarraikiteko?
XIX. KAPITÜLIA
Goitzarrenen unhestiaz, eta nur egiaz pazient den borogatziaz.
III 19, 1. Zer da zük diozüna, ene semia, akaba bite zure plañiak, ene, eta beste saintien pasionia untsa ikhusi unduan.
Etzira orano bortxakatü, zure odola ixur artio.
Gaiza aphürra düzü, zük soferitzen düzüna, parrian ezarten balin badüzü, hañbeste soferitü dienekilan, zuñ hañ azkarki tentatü, hañ mingarki hiratü, hañbeste gisaz borogatü, eta eskerniatü izan beitira.
Behar düzü arren, besten garratzaguak ezpiritiala erakharri, zihauren txipiñiak arhinzkiago soferi ditzazün amurekatik.
Eta ezpazaitzü üdüri txipiñi direla, gogua emazü, zure pazentziagabiak hala üdüri erazi eztitzazün.