Orrialde:Maister 1757.djvu/223

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ororen laidoriuegatik.

Ezi laidazale hurak berak ezdeus dütüzü, eta bere elhen herotsa bezala, galdüren dütüzü, Jinkuaren egia aldiz badiagozü bethierekoz.


XV. KAPITÜLIA


Nula egon, eta mintzatü behar den, gaiza desiratzen ahal diren orotan.


III 15, 1. Ene semia hulaxe mintza zite, gaiza orotan; Jauna, zure plazera balin bada, egin bedi hori hola.

Jauna, zure uhuria hala bada, egin bedi hori zure izenetan.

Jauna, ikhusten badüzü eni konbeni dela, eta hun dela enetako, unhesten badüzü, ordian emadüzü grazia, hartzaz zure uhuretan zerbütxa ahal nadin.

Bena ezagützen badüzü, enetako gaixto datekiala, eta arimaren salbamentiaren eztatekiala hun: halako desirküntiak idoki itzazü eneganik.

Ezi desirküntiak oro eztütüzü Espiritü Saintiaganik, zunbat ere gizonari