III 14, 3. Ala beitüt nik nihaurtzaz sendimentü ümilik, eta aphalik ükhen behar! Ala beitüt ezdeus uste ükhen behar, dela zerbait huntarzünen üdüripen düdana!
Ala beitüt nik, aphal beno aphalago jarri behar, Jauna, zure jüjamentien leze haniaren pian, zuñtan edireiten beitüt, ni besterik deus enizala, ezdeus eta ezdeus baizik!
O phezü themañü gabia! O itxaso ezin igaraiten dena! Zuñtan nihaurtzaz deus besterik ezpeitüt edireiten, baizik ere osoki ezdeus nizala.
Nun date arren, ene gloriaren estalgünia? Nun ene berthütian hartü nian konfidantxa?
Banaloria oro iretsi izan düzü, zure nitan gañeko jüjamentien barnatarzünian.
III 14, 4. Zer dira gizonak oro, zure aitzinian? Lürrezko phitxerrak bere egiliaren kuntre glorifikatüren direia?
Gizon, zuñen ere bihotza egian Jinkuaren manü pian beitago, nula elhe banuetzaz ürgüllütsütüren ahal da?
Mündiak orok ezin goratzen dizü, egiak bere pian aphal erazi diana; eta bere esparantxa fermoki Jinkuatan ezarri diana, eztüzü zotükatüren mündü