gaixtokeriaren ediren unduan, zer izanen da nitzaz.
Izarrak zelütik erori dütüzü, eta nik, erhauts baizik enizanen gañen, zer esparantxa ükhenen düt?
Obrak laidable zütiela üdüri zienak, erori izan dütüzü lekhürik aphaleniala, eta ikhusi zitit aingürien ogiaren jaliak, urdentako ziren magitxen, jatez plazer hartzen.
III 14, 2. Eztüzü arren saintütarzünik batere Jauna, zük zure eskia zihaurganat thiratzen badüzü.
Eztüzü zühürtarzün profeitablerik, zure gobernia baratzen bada.
Eztüzü azkartarzün hun denik, zük süstengatü gabe, eizten badüzü.
Eztüzü xahütarzün segürik, zük hura begiratzen ezpadüzü.
Eztüzü gure begiratzia deusentako ere hun, zure begira saintiak sokhorritzen ezpagütü.
Ezi gihauri eizten bagütüzü, erorten eta galtzen gütüzü, zützaz aldiz bisitatiak bagira; jaikiten eta bizitzen gütüzü.
Egia düzü, khanbiakor girela, bena zük fermotzen gütüzü, eta epheltzen girenian, zük berotzen gütüzü.