Orrialde:Maister 1757.djvu/224

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


xüxen eta hun üdüritzen beitzaitzo.

Eztüzü ehi egiaren klarki ezagützia, ala ezpiritü hunak, ala gaixtuak gaiza baten, edo betse baten desiratzera bulkatzen zütian: ala orano zihauren ezpiritiak hartara erakharten zütian.

Hanitx jente azken ürhentzian trunpatü izan dira, zuñ hatsarrian üdüri beitzen, ezpiritü hunaz bulkatiak zirela.


III 15, 2. Hartakoz zer ere ezpiritiala desiragarririk jiten ahal beita, harek behar dü desiratü, eta galthatü izan Jinkuaren lotsareki, eta bihotzeko ümilitatiareki: eta orotan gainti, zihaurek boronthaterik ükhen gabe, eni oro eitzi behar düzü erraiten düzülarik.

Jauna, zük badakizü nula den hobekienik: haur, edo hura egin bedi, zük plazer düzün bezala.

Emazü plazer düzüna, plazer düzün bezanbat, eta plazer düzünian.

Egizü eneki, dakizün bezala, eta zihauri plazentenik, eta zure uhuriaren hobekienik den bezala.

Ezar nazazü plazer düzün lekhian, eta nitzaz egizü, plazer düzüna, libertate oso bateki.

Zure eskietan nüzü, ützül nazazü,