Orrialde:Maister 1757.djvu/216

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eztütüzü hetzaz gozatzen kharastarzün, eta lotsa gabe.

Ezi zuñ gaizatan ere beraurien plazera edireiten beitie; hartarik berautarik ardüra doloriaren phenak ükheiten zitizie; eta hori jüstoki heltzen ziezü, amurekatik, behar ezten gisa bere plazerak txerkhatzen, eta her jarraikiten direnak, hetzaz ahalke, eta kharastarzün gabe eztitian goza.


III 12, 4. Ala beitira plazer hurak, direnak oro, llabür falsü gaixto, eta ahalkeizün.

Bena haregatik, hetarik jiten diren nahaskürak, eta ütsümentiak ezteitze üzten ezagützera: bena abere mütü eli bat bezala, baduatza arimaren perdizioniala, bizitze gastatü hunen plazer txipi bat dela kausa.

Etzuazala arren, ene semia, zure aragiaren nahikünten unduan, eta gibel zite zihauren boronthatetik... Alagera zite Jinkuatan, eta emanen deitzü zure bihotzaren galtuak.


III 12, 5. Ezi egiazki alageratü nahi bazira, eta konsolio largorik eneganik ükhen: mündüko gaizak mesperetxatzen, eta lürreko plazerak oro zihaurganik hürrüntzen dütüzülarik, benedikatü izanen zira,