nahi eztüzün gaizaz borogatü beitzirateke.
III 12, 2. Erraiten badüzü eztirozüla hanitx soferi, nula ordian soferitüren düzü pürgatorioko süia?
Bi gaizetarik txipiagua ihurk behar dizü bethi haitatü.
Amurekatik arren, eternitateko süplizio gero jinen direner, ihesi egin ahal dezazün; iseia zite, Jinkuaren amurekatik, oraiko gaitzen pazentzia handi bateki soferitzera.
Uste düzia mündü huni estekatürik daudian gizonez, deus edo aphür baizik eztiela soferitzeko? Etziniro bat ediren, txerkha zintzan ordian mündü huntako aisenak.
Bena aments badizie plazer hanitx, eta bere nahikeriak egiten zitizie, eta hartakoz aphür senditzen zitizie bere thürbürarzünak.
III 12, 3. Nahi dit, dütien goguala jiten ahal zaitzen gaizak oro: bena zunbat thenporaz uste düzü irañen diela?
Mündian asezian direnak, khia bezala, galdüren dütüzü, eta plazer igarenez eztizie orhitmentxarik batere ükhenen.
Haboroz haboro lürrian direno ere,