Orrialde:Maister 1757.djvu/214

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Eta gaztigatü, eta esklabajian egoitera bortxatü behar dü, gaiza orotara prest izan dadin artio, eta ikhas dezan artio aphürrez pairatzen, gaiza arrunten maithatzen, eta berauri plazent etzaionaz ez murmuzeiatzen.


XII. KAPITÜLIA


Pazentziaren bere phüntiala ezartiaz, eta aragiaren nahikünten kuntre borrokatziaz.


III 12, 1. Eskierki, ene Jinko Jauna, pazentziaren untsa mengua handia dizüt: ezi eni nahi eztüdanik hanitx gaiza, ene mentian heltzen zitadazü.

Ezi zernahi beita gisaz, bakiaren ükheitera iseia nadin; eztitezü ene bizitzia gerla, eta dolore gabe izan.

Hala düzü, ene semia, bena eztit nahi tentazionerik gabe den, edo nahi eztian gaizarik borogatzen eztian bake bat txerkha dezazün.

Bena ordian berian, uste ükhen dezazün, bakia edirenen düzüla; nuiz ere hanitx thürbürarzün suertez, eta hanitx