Orrialde:Maister 1757.djvu/217

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta konsolio largorik emanen zaizü.

Eta zunbatenaz hürrütürenago beitzira kreatüra ororen konsolazionetik; hanbatenaz nitan edirenen düzü eztiagorik, eta azkarragorik.

Bena etzira berhala hetara heltüren, zunbait tristezia, eta zure büriaren kuntre zunbait borroka soferitü gabe.

Jarriren zaizü aitzinian kostüma zahar, zütan herruak barna egin dütükian bat; bena hobiago batez goithüren düzü.

Murmuzeiatüren dizü aragiak, bena ezpiritiaren debozione süz bethiaz bridatüren düzü.

Nuizpaiko süge zaharrak therritatüren, eta khexa eraziren zütü; bena orazioniaz ihesi derezatüren düzü: besthalte untsa triballatziaz sarkhüra handi bat zerratüren deiozü.


XIII. KAPITÜLIA


Jesü Kristen etsenpliala, zerbütxari ümil batek ükhen behar dian obedientziaz.


III 13, 1. Ene semia, nur ere obedienziatik jalkitera iseiaitzen beita,