Orrialde:Maister 1757.djvu/206

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IX. KAPITÜLIA


Gaizek orok Jinkuaganat, azken ürhentzialat bezala juan erazi behar diela.


III 9, 1. Ene semia, egiazki dohatsü izatia desiratzen badüzü, nik behar dit izan zure azken müga.

Intenzione hunek xahatüren dizü zure bihotza, zuñ beraurganat eta kreatüretarat ardürago okhertürik beitago.

Ezi zure büria zerbaitetan txerkhatzen badüzü, berhala gaizki edireiten, eta idortzen zira. Oro arren eneganat lehenik, eta bürütik erakhar itzazü; zeren ni beiniz gaizak oro eman deitzüdana.

Phausüz ikhus itzazü oro bederarka, huntarzün ezinago handitik jalkiak bezala; eta hartakoz orok eneganat bere üthürbürialat bezala erakharri behar dizie.


III 9, 2. Eneganik, üthürrü bizi batetarik bezala, txipiak eta handiak, praubiak eta aberatsak, hur bizi bat hartzen die; eta nur ere ene zerbütxian gogo hunez,