Orrialde:Maister 1757.djvu/205

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


beharretan sokhorritzen naialarik, phasü gaixtuenetarik ere begiratzen, eta, egiaren erraitera, ezin khunta ditakian gaitzetarik soltatzen naialarik.

Nihauren büriaren gaizki maite ükhenez, nihaur galdü izan nüzü; eta zure zihauren txerkhatzez eta xahüki maithatzez, zü ediren zütüt, eta nihaur ere bai, eta zureganako amuriuak, nihauren ezdeustarzünian, barna beno barnago sar erazi nizü.

Zeren zük enetako, o ezinago ezti zirena, nik merexi beno haboro huntarzün beitüzü, eta nik esparantxa ükheitera, edo zuri galthatzera bentüra neintian beno hanitxez haboro.


III 8, 3. Benedikatü zirela, ene Jinkua; zeren, zunbat ere huntarzünik batere ezpeitüt merexi; haregatik, zure largo, eta hun izate mügagabiak thaik ezpeitü seküla hartzen, ezagützerik kharreiatzen eztianer ere, eta zureganik hürrüntü direner hunki egiteko.

Ützül gitzazü zureganat, amurekatik ükhen dezagün ezagütze, izan gitian ümil, eta debot; zeren zü beitzira gure salbamentia, gure berthütia, eta gure azkartarzüna.