Orrialde:Maister 1757.djvu/204

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


egiazko jakilegua bat ekharten die, eta haren kuntre enaite juan.

Bena nihauren büria büria xarretako, eta ezdeus batentako hartzen badüt, nihauren pheretxü propi orotarik bilaizten balin baniz, eta nizan bezala erhausten baniz, badikezüt zure grazia ajütari, eta zure argia ene bihotzialat hüllantüren düzü: eta zunbatnahi beita txipi den nihauren düdan pheretxia, ene ezdeustarzünian ithoren, eta galdüren düzü sekülakoz.

Han erakusten naizü nihauri, zer nizan zer izan nizan, eta zer phüntütara jin nizan: zeren ezdeus beiniz, eta ezpeinekian.

Nihauri eitzia baniz, haur nizala ezdeus, eta oro flakezia: so lehiatü bat aldiz egiten badeitazü, berhala azkartzen, eta alagrantzia berri batez bethatzen nüzü.

Eta untsa estonatzen nüzü, nula hañ thenpora llabürretan solajatzen, eta hañ eztiki besarkatzen naizün, ni nihauren pheziak bethi behera bulkatzen naiana.


III 8, 2. Hori zure amuriuaren obra düzü, zuñ nik deus egin bage, eneganat lehenik jiten beita hañbeste