eta bolontarioki jarten beitira, hek grazia graziarentako ükhenen die.
Nur ere aldiz, nitarik kanpo, glorifikatü, edo hun propi zunbaitetan alageratü nahi beitateke, hura egiazko alagrantzian, eta bihotzeko plazer larguan, ezta izanen; bena hanitx gisaz nahasküretan, eta hersidüretan izanen da.
Eztüzü behar arren deus ere huntarzünetik zihauri eretxeki, eta eztezazüla berthütia zuñ-nahi beita gizoni eman: bena oro Jinkuari, zuñen sokhorria gabe deus ere ezpeitü gizonak.
Nik oro eman zitit, nik zirena oro nahi zütüt, eta garraztarzün handi bateki eskerrak galthatzen zitit.
III 9, 3. Haur da egia, zuñtzaz gloriaren benitatia akazatzen beita.
Eta behin zelüko grazia, eta egiazko karitatia sartzen badira bihotz batetan, han eztateke ez inbidiarik, ez bihotz hersidürarik, eta amurio propia ezta bürzagitüren.
Ezi Jinkuaren karitatiak oro garhaitzen dütü, eta arimaren indarrak oro largatzen.
Untsa zühür bazira, nitan baizik etzira alageratüren, nitan baizik eztüzü