hartakoz grazia galdü ükhen die.
Zelialadrano goratü nahi izan direnak; praubetü izan dira, eta xarretako ützi: amurekatik ümiliatürik, eta praubetürik ikhas dezen, ez bere hegaletzaz hegaltatzen, bena bai ene hegaletan esparantxa hartzen.
Jinkuaren bidian orano berri, eta deus ikhasi gabe direnak, ezpalin badira zühürren konselliaz gobernatzen, ehiñera inganatü, eta galdü izaten ahal dira.
III 7, 3. Nahiago balin badira bere sendimentiari jarraiki, ezi ez beste zerbait dakienak sinhetsi, hentako azkentzia lotsagarri izanen da, bere sendimentü hartütik gibeltü nahi ezpadira.
Bekhanki bere büriak bester ümilki gobernatzera eizten dütie, beraurtzaz phakü direnek, eta zühür direla uste dienek.
Hobiago da zühürtarzün aphür bat ümilitatiareki, eta enthelegü txipi bateki, ezi ez jakiten leze handiak banaloriareki.
Hobe düzü zuretako gütiago düzün, ezi ez hanitx, süperbius erazi etzitzan.
Ezta aski zühürki gobernatzen, bere büria osoki alagranziari emaiten diana, ahazten dialarik bere leheneko praubezia,