Orrialde:Maister 1757.djvu/200

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


büriaz khontürik batere egin gabe unhestian; gisa batez nun, etzitian laxa orazioniaren estekamentütik, eta eztitzatzün ütz erras galtzera beste obra egitera üsatü züntianak.

Bena gogo hunek, zütan dena egin dezazün, hobekien ahal, edo uste dükezün bezala, eta etzitian osoki laxa, idortarzün, edo erreustarzün ezpiritian senditzen düzüna dela kausa.


III 7, 2. Ezi hanitx jente badira gaizak bere gogara juaiten etzaitzen bezañ sarri, erreus, edo laxü gerthatzen beitira.

Gizonaren bidia ezta bethi haren photerian bena Jinkuari da eman, haren gidatzia, eta konsolatzia, plazer dianian, plazer dian bezanbat eta plazer dianari, üdüri zaion bezanbat, eta ez haboro.

Zunbait bere bürier gogua aphür emaile, debozione soberak gal erazi ükhen dütü; zeren ahal ziroien beno haboro egin nahi ükhen beitie, izartü faltaz bere aphürtarzüna, eta nahiago izanez, lehenago jarraiki bere bihotzaren süiari, ezi ez arrazuaren jüjamentiari.

Eta Jinkuari plazent zeion beno haboro banoki egin nahi ükhen dielakoz,