eta Jinkuaren lotsa kastua, zuñ beldür beita, grazia eman izan zaiona gal dezan.
Eztü orano berthütiaren gozua zer den aski ezagützen, gaitzen, edo zernahi beita esterlünküren thenporan, aski esparantxa gabe gobernatzen denak, eta behar lükian bezanbat konfidantxareki bere phensamentiak, eta orhitmentxak eneganat hedatzen eztütianak.
III 7, 4. Nur ere bakian denian, següregi izan nahi beita; hura atakarzünen thenporan bihotz aphalegi, eta lotsorregi ediren izanen da.
Bazeneki bethiere txipi, eta ümil zihaur beitan egoiten, eta zure ezpiritiaren untsa aphaltzen, eta gobernatzen; etzinteke hañ laster danjeriala, eta bekhatiala eror.
Konsellü hun bat zuretako düzü, debozioniaren süia ezpiritian phiztü zaikezünian, phensa dezazün zihaur beithan, zer ziratekian argi haren juan unduan.
Hori heltü datekianian, goguan etxeki ezazü, arzara argia ützültzen ahal dela: zuñ thenpora aphür baten idoki ükhen beitüt; amurekatik zü abisatiago izan zintian, eta nihauren gloria