Orrialde:Maister 1757.djvu/194

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


debot, ezti, eta maithagarri: hura azkar da, pazient, fidel, abisatü, lüzaz iraile, korajus, eta ez seküla berauren txerkhazale.

Ezi zertan ere nurbaitek bere büria txerkatzen beitü, hartan berian amuriua galtzen dü.

Amuriua orotarat so egile da, aphal da, eta xüxen: ezta laxü, ez arhin, ez gaiza banuer gogua emaile; sobre da kasto, fermo, phausüzko, eta zentzü orotan untsa begiratü.

Amuriua gehienen manü pian, eta obedientzian egoile da, berauri xar, eta mesperetxagarri da, Jinkuari debot, eta esker emaile, hartan bethi esparantxa eta konfidantxa ezarten dialarik; are gütienik Jinkua gozatzen dian thenporan: zeren ezpeita amuriuan bizitzerik dolore gabe.


III 5, 8. Gaiza ororen soferitzera, eta bere maitiaren boronthatiaren egitera prest eztenak, eztü merexitzen maithazaliaren izenaren ükheitia.

Maite dianak behar dütü, bere maitiaren amurekatik, gaiza gaitz, eta kharats direnak oro, gogo hunez, besarkatü, eta hareganik eztü behar hürrüntü, nahi eztütian gaizen jitiagatik.