Orrialde:Maister 1757.djvu/193

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eztü hersatzen, lotseriak eztü nahasten; bena goiti dua, sü gar bizi bat bezala, eta deusek ere baratü gabe, orotan gañetik igaraiten da.

Maite dianak badaki, zer erran nahi dian lenguaje hunek.

Oihü handi bat da Jinkuaren beharrientako; arima süz bethe batek dioianian: ene Jinkua ene amuriua, zü oro enetako, ete ni oro zuretako.


III 5, 6. Larga nazazü amuriuan, bihotzaren erditik gogatzen ikhas dezadan, zuñen ezti den maithatzia, eta amuriuan hurtzia eta igerikatzia.

Amuriuak har nazala, haren bizitarzünak nihaur beno gorago boztarioz juan erazitzen naialarik.

Khanta dezadan amuriozko kantikua, zuri zelialat, ene maitia, jarraiki nadin, boztariozko amuriuak ene arima zure laidariuetan engoxa erazi dezan.

Maitha zitzadan nihaur beno haboro, eta nihaur ez zure amurekatik baizik: bai aldiz, zü egiazki maite zütienak oro, zütan, amuriozko legiak, züganik bere argia ükheiten dianak, manü emaiten dian bezala.


III 5, 7. Amuriua laster da, egiati,