Orrialde:Maister 1757.djvu/192

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


III 5, 4. Maite diana, bethi boztariuan dabila laxterrez, hegaltaz; solt da, eta deusek ere eztü baratzen.

Oro ororen emaiten dütü; oro orotan edireiten dütü; zeren ezinago handi den bakhoitzian, gaiza ororen gañetik phausatzen beita, zuñtarik huntarzünak oro, ixuri bat bezala, jiten beitira.

Eztü gaiza emanari sorik egiten; bena emailiaganat, gaiza ororen gañetik, ützültzen da.

Amuriuak ardüran eztü baragallürik batere ezagützen; bena haren herakia badua bara ahal liroien gaizen ororen gañetik.

Amuriuak eztü phezütarzünik senditzen, triballiak etzaizto phenus; ahal diruan beno haboro egin nahi lüke, eztü, ezin eginen gañen, soltantxarik galthatzen: zeren uste beitü, gaizak oro ehi eta sori zaitzola.

Hun da arren gaiza ororentako, eta hanitx eragiten dü; maite dianak hütsik egiten, edo korajia galtzen ezpadü.


III 5, 5. Amuriua iratzarririk dago, eta lo daguelarik ere ezta lotzen.

Triballatziak eztü eñhetzen. tinkatziak