huntarzün erras baliusa, zuñek baizik ezpeitü phezü dena arhintzen, eta desbardin diren gaizak bardin egarten.
Ezi egarten dü phezü dena, phezütarzünik gabe, eta kharats diren gaizak oro, ezti eta gozatsü ediren erazitzen dütü.
Jesüsen amurio indartsiak obra handien egitera bulkatzen dü, eta hoben diren gaizen konplitzera erakharten.
Althe gañian izan nahi da amuriua, eta eztü nahi mündü huntako gaiza aphalek batek ere han barna erazi dezen.
Solt izan nahi da amuriua, eta mündü huntako desirkünte orotarik hürrün, beldürrez haren barnetiko sua ülhünt dadin: beldürrez orano zunbait abantalla thenporalek zerbait nahasküra eman diazen, edo damü zunbaitek plega erazi dezen.
Amuriua beno deus ere ezta eztiagorik, deus ere azkarragorik, deus ere goragorik, deus ere hedatiagorik, deus ere maithagarriagorik, deus ere bethiagorik, deus ere hobiagorik, zelian ez lürrian: zeren Jinkuaganik sorthü beita amuriua, eta ezpeitate Jinkuatan baizik phausa, gaiza kreatü izan diren ororen gañetik.