Orrialde:Maister 1757.djvu/195

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


VI. KAPITÜLIA


Egiazko maithazaliaren borogatziaz.


III 6, 1. Ene semia etzirade orano maithazale azkar, eta abisatü bat.

Nulaz Jauna.

Zeren eta zük nahi etzünükian gaiza txipi batek, hasi dütüzünak, eitz erazitzen beiteitzü, eta sobera süreki konsolazionia txerkha erazitzen.

Maithazale azkar bat fermo dago tentazionetan, eta etsaiaren elhe inganiusetan eztü sinhesterik ezarten: hala nula bere gogara duazkon gaizetan plazer egiten beiteiot; orobat desplazerik ezteiot egiten, nahi eztian bezala juaiten zaitzuenetan.


III 6, 2. Maithazale abisatü batek eztü hañ so egiten maite dianaren emaitiari, nula emailiaren amuriuari.

Haboro pheretxatzen dü amuriua, ezi ez profeitia, eta emaiten zaitzon gaizak oro beno preziatiago zaio bere maitia.

Maithazale noble bat ezta gaiza emanian; bena bai nitan, eman ororen