Orrialde:Maister 1757.djvu/187

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


III 4, 2. Nik erakutsiren deitzüt (dio egiak) gaiza jüstuak, eta ene gogarako direnak.

Orhit zite, zure bekhatietzaz, dolümen, eta bihotz min handireki, eta eztüzüla seküla uste, zerbait zirela, zure obra hunak direla kausa.

Egiazki bekhatore zira, hanitx pasioneren pian, eta hetzaz üngüratürik.

Zihaurtzaz ezdeusiala zuaza bethiere, bertan erorten, bertan goithü izaten, bertan nahasten, eta bertan laxü gerthatzen zira.

Eztüzü glorifika erazitzen ahal zütian gaizarik batere; bena bai, zure büria hanitx mesperetxa erazi behar deizienik: zeren hanitxez flakiago beitzira, ezi ez enthelega ahal beitirozü.


III 4, 3. Eztakizüla arren egiten düzün gaizetarik batere handi üdüri.

Eztüzüla uste, badela deus handirik, deus preziusik, deus miragarririk, deus fama hanitakorik: badela deus gorarik, deus laidatü, eta desiratü ihurk behar dianik, eternitateko gaizak baizik.

Biz egia eternala zure gogoko, besten ororen gañetik; eta zure zihauren ezdeustarzün handiak bihotza hunki diazazüla mingarki.