Orrialde:Maister 1757.djvu/188

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Eztezazüla deusentako ere hañ beste lotsa ükhen, deus ere hañ güti unhets, deuseri ere hañ beste ihesi egin, zuña zure bekhatier: zuñek haboro dolore erakharri behar beiteizie, ezi ez zernahi beita gaizaren galziak.

Eztira zunbait ene aitzinian egiazko bidian juaiten, bena berritzepen ikhasi nahiaz, eta süperbiaz gidatürik, ene segretiak jakin nahi dütie, eta Jinkuaren gaiza gorak enthelegatü, bere büriak, eta salbamentia gibelialat eizten dütielarik.

Bere süperbiak, eta ikhasi nahiak, hanitx tentazionetara, eta bekhatütara eror erazitzen dütü: ni hen ajütari enizalakoz.


III 4, 4. Jinkuaren jüjamentien lotsa ükhen ezazü, eta photere oro dianaren kolerak ikhara erazi zitzan; ezinago gora denaren obrak eztizazüla ikher; bena zihauren inikitatiak xehe txerkha itzazü, zunbat gaizatan hüts egin düzün, eta zunbat huntarzün egiteko laxükeriaz eitzi dütüzün.

Bere debozionia zunbaitek librietan baizil eztie erakusten, bestek imajinetan, bestek kanpotiko señale eta figüra zunbaitetan.