Orrialde:Maister 1757.djvu/186

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IV. KAPITÜLIA


Egian, eta ümilitatian, Jinkuaren aitzinian bizi behar dela.


III 4, 1. Ene semia, egian ebil zite ene aitzinian, eta txerkha nazazü bethi, zure bihotzaren sinpletarzünian.

Atakarzün gaixtuetarik begiratü izanen da, nur ere egian, ene aitzinian ebilten beita, eta egiak soltatüren dü inganazaletarik, eta gaixtuen mardalletarik.

Egiak libratzen bazütü, egiazko libertatiaz gozatüren zira, eta eztüzü gizonen elhe banuetzaz axolik ükhenen.

Hori egia düzü Jauna, hel bekit, othoi, zük diozün bezala. Zure egiak jakintsü nazan, harek begira nazan, eta ürhentze hun batetaradrano, hartan irañ erazi dizadan.

Harek libra nazan ber desirkünte gaixto orotarik, eta gaizkialat duen amuriotik, zureki ebiliren nüzü, bihotzeko libertate handi bateki.