Orri hau berrikusi gabe dago
Orhit zite zure pietate ükheitetzaz, eta betha ezazü ene bihotza zure graziaz; eztüzünen gañen nahi, zure obrak hütsik bara ditian.
III 3, 6. Nula nihauren büria soferitzen ahal düt miseriazko bizitze huntan zure miserikordiak, eta graziak azkartzen ezpanaie?
Eztezazüla ützül zure begithartia eneganik, eztezazüla lüza zure bisita; eztizadazüla idoki zure konsolazionia; beldürrez ene arima lür hur gabez sekatü bat bezala gertha dadin.
Jauna, erakuts ezadazü, zure boronthatiaren egiten; erakuts ezadazü, zure aintzinian ümilki, eta behar den bezala bizitzen: zeren zü beitzira ene zühürtarzüna, zük ezagützen beinaizü, nizan bezalakorik, eta mündü haur egin beno lehen, eta nihaur mündiala sorthü gabe, ezagütü beinündüzün.