bat ükhenen düzü, tentatü ziratekian thenporan.
Bisitaren egünian ezagütüren düzü, irakurtian ezin enthelegatzen düzüna.
Bi gisaz kostümatü dit ene haitatien bisitatzera, erran nahi beita, tentazioniaz; eta konsolazioniaz.
Eta bi lekzione egün oroz irakurten diriet, bata, hen biziuen kuntre, khoxatzen nizalarik; bestia, berthüten emendatzera korajatzen dütüdalarik.
Nurk ere ne hitzak dakitzalarik mesperetxatzen beitütü, harek ükhenen dü azken egünian jüje garratz bat.
III 3, 5. O ene Jinko Jauna, zü zira ene huntarzüna oro! Eta nur niz ni, zureki bentüra nadin mintzatzera. Ni nüzü, zure zerbütxari txipi ezinago praube bat, har mesperatxatü bat, hanitxez praubiago, eta mesperetxatiago, ezi ez beitakit, eta bentüra beineinte erraitera.
Orhit zite hargatik, Jauna, ezdeus nizala, deus eztüdala, eta deus eztirodala.
Eztüzü zü baizik hunik, jüstorik, eta saintürik, zük dütüzü photeriak oro; zük emaiten, eta bethatzen dütüzü gaizak oro, hütsik eizten eztüzülarik bekhatoria baizik.