Orrialde:Maister 1757.djvu/183

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bategatik, gaiaz eta egünaz eñhetziaren lotsarik eztitie.


III 3, 3. Bena elas! Huntarzün ezin khanbiatzen den batentako, irabazi ezin preziotan ezarten den batentako, uhure ezin handiago den batentako, eta gloria ezin mügarik, ez ürhentzerik ükheiten ahal dian batentako, eñhe aphür baten hartziaz, ihur herabeztitzen dü.

Ahalke zite arren zerbütxari herabeztia, eta plañütsia, zeren hurak bere perdizioniala prestago diren, ezi ez zü bizitze eternaliala.

Hurak haboro alageratzen dütüzü banitatiagatik, ezi ez zü egiagatik.

Egiazki bere esparantxak zunbait aldiz inganatzen zitizü; bena, ene promesak eztitü ihur inganatzen, ez etare nitan fida dena, hütsik eizten juaitera.

Ene hitza etxekiren düt, erran düdana konplitüren düt, azken ürhentzialadrano, ene amuriuan fidelki egonen denari.

Ni niz jente pherestier orori phakü emailia, eta deboten ororen azkarki borogazalia.

III 3, 4. Ezkiriba itzazü bihotzian ene hitzak, eta ardüra hetan etxeki ezazü zure gogua; ezi hen mengua handi