Orrialde:Maister 1757.djvu/182

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Haboro dira mündü huni gogo hobez behatzen direnak, ezi ez Jinkuari: ehiñerago jarraikiten dira bere aragiaren nahiküntiari, ezi ez Jinkuaren plazer hunari.

Mündü hunek eztü gaiza txipi, eta iraipus eztirenik baizik hitz emaiten, eta haregatik lehia handireki hura zerbütxatü izaten da: nik aldiz hitz emaiten deitziet gaiza ezinago handiak, eta eternalak, eta gizonen bihotzak herabian sarthürik daude.

Nur da ene zerbütxian, eta obedientzian gaiza orotan hañbeste arrankürareki daguena; nula mündiaren, eta mündüko handienian beitago? Ahalkez hurt zite Sion, dio itxasuak, eta zeren arrazua galthatzen badüzü, haur düzüla, beha zite.

Badütüzü, bide lüzian untsa laixter egiten dienak, elizako benefizio txipi baten ükheiteko; eta hanitxek huña bortxa behin lürretik goititzen dizie, bizitze eternalaren jardiesteko.

Baduatzü, irabazi xar baten unduan, nuntik hura ükhenen dien; luis bategatik, zunbait ordüz, ahalkeizüngarriki prozeskatzen dütügü, gaiza ezdeus bategatik, eta promes txipi