III. KAPITÜLIA
Ümilitatereki behar direla Jinkuaren hitzak entzün, eta hanitxek eztütiela aski phezatzen.
III 3, 1. Beha zite, ene semia, ene hitzer, hitz ezinago eztiak beitira, eta mündü huntako filosofo, eta zühür ororen jakitiaren gañetik.
Ene hitzak bizitze, eta ezpiritü dira, eta eztie behar gizonen zentziaz phezatü izan.
Eztütüzü behar zure plazer banuala erakharri, bena ixilik entzün, eta begiratü ümilitate, eta bihotzeko desir oso bateki.
Dohatsü da, Jauna, zük jakintsützen düzüna, eta zure legia erakusten deiozüna, amurekatik zure eztitarzüna txesta erazi diazozün bere tristezietan, eta lürren gañen eskerniatia eztadin izan.
III 3, 2. Nik jakintsütü dütüt, dio Jaunak, profetak, hatsarretik gora, eta orai ere orano orori mintzatzen niz, thaik gabe: bena hanitx ene botzari gogor dira, eta gor.