Orrialde:Maister 1757.djvu/170

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


lotsarik ükhenen: fediaz armatürik, eta Jesü Kristen khürütxiaz zeiñhatürik bazira.


II 12, 10. Adela zite arren, Jesü Kristen zerbütxari hun, eta leial bat bezala, zure salbazaliaren khürütxiaren bihoztoiki kharreiatzera, zuñ zureganat zian amuriuak khürütxian itza erazi beitü.

Adela zite orano soferitzera, bizitze miseriazko huntan, heltzen diren gaitzak, eta nahibagiak oro: zeren hala beitzirateke, nun-nahi beita ziren, eta hala edirenen beitüzü, zuñ-nahi beita lekhütan gorda zitian.

Hala baizik eztaite ihur izan: eta gaitzen soferitziari, eta doloriari ihesi egiteko erremediua düzü, zihauren büriaren pazentziareki süstengatzia.

Edan ezazü, gozo handiareki, salbazaliaren kalitzia, haren adixkide izan nahi bazira, eta hareki pharterik ükheitera desiratzen badüzü.

Eitz itzatzü konsolazioniak Jinkuaren eskietan, berauri hobekienik üdüritüren zaion bezala egin dezan.

Bena zü adela zite, thürbürarzünen soferitzera eta sinhets ezazü, hurak direla zure konsolazionerik handienak: