Orrialde:Maister 1757.djvu/171

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zeren mündü huntako soferitzek orok ezpeitie merexitzen ahal gero jinen den gloria; zihaurek oro soferi ahal zintzakian ordian.


II 12, 11. Thürbürarzünaren ezti, eta, Jesü Kristen amurezatik, gozo hunetako edireiteko phüntiala heltü ziratekianian; ordian uste ükhen ezazü, untsa duazüla: zeren lürren gañen pharadüsü bat ediren beitükezü.

Soferitzia greugarri zaizüno, eta hari ihesi egitia txerkhatzen düzüno, gaizki izanen zira; eta zureganik apartatü nahi zünükian thürbürarzüna jarraikiren zaizü lekhü orotarat.


II 12, 12. Adelatzen bazira behar den bezala soferitzera, eta hiltzera: berhala hobeki edirenen zira, eta bakia ükhenen düzü.

Altxatü izan zinen ordian, jondane phaulereki hirurgerren zelialadrano, etzinante hargatik segür, nahi etzünian gaizarik etzünükiala soferitzeko. Erakutsiren deiot (dio Jesüsek) zunbat ene izenagatik behar dian soferitü.

Soferitzia baizik arren etzaizü baratzen: Jesüsen maite ükheitia, eta haren thaik gabe zerbütxatzia plazent bazaitzü.