uste dianen gañen, hanbatenaz Jinkuari maithagarriago izanen dela; zunbatenaz haboro eta garratzagorik haren amurekatik soferitüren ahal beitü.
Ezta hori gizonaren berthütia, bena bai Jesü Kristen grazia, zuñek hanñ beste egin beitiro, aragi flakü huntan; nun ezpiritiari has, eta maitha erazitzen beiteio, natüralki bethi hügü eta hastio dian gaiza.
II 12, 9. Ezta gizonaren indarrari eman, khürütxiaren ekhartia, khürütxiaren maithatzia, khorpitzaren gaztigatzia, eta esklabajiaren pian ezartia: uhurer ihesi egitia, laiduen gogo hunez soferitzia, bere büriaren mesperetxatzia, eta bestetzaz mesperetxatü izan dadin nahi ükheitia; egiteko gaizki eginen, alterarzünik gabe, bere damieki hartzia, eta mündü huntako hunetan emendiorik ez desiratzia.
Zihauri baizik sorik egiten ezpadüzü, ezagütüren düzü deus holakorik eztirozüla.
Bena Jinkuatan ezarten badüzü zure konfidantxa, zelütik jaitsiren zaizü indarra, eta mündia aragiareki zure manüpian jarriren dütüzü.
Eztüzü etsaien ere, ez debriaren