Orrialde:Maister 1757.djvu/165

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


lagüntzen badüzü, glorian ere pharte ükhenen beitüzü.


II 12, 3. Khürütxiaren maite ükheitian, eta hartan hiltzian, dago arren gure abantalla oro: eta ezta beste biderik bizitzialat juaiteko, eta bihotzeko bakiaren ükheiteko, khürütxe saintiaren, eta egün oroz ezpiritüz hiltziaren bidia baizik.

Nuratnahi beita zuaza, eta txerkha itzazü nahi dütüzün gaizak oro, eta eztüzü edirenen khürütxe saintiaren bidia beno goragorik alde gañian, ek següragorik alde pian.

Xüxent, eta arrantja itzazü gaizak oro, zihauren nahiaren, eta ikhustiaren araur: eta edirenen düzü, behar dükezüla bethiere gogotik, edo bortxaz zerbait soferitü, eta hala khürütxia bethi edirenen düzü.

Ezi edo khorpitzian dolore senditüren düzü, edo badükezü ezpiritüzko thürbürarzün zunbait soferitzeko.


II 12, 4. Aldi batian Jinkuak eitziren zütü, bestian zure protsimuak khexa eraziren zütü, eta haboroz haboro zihauri ardüran greu izanen zira.

Eta eztüzü erremediorik, ez konsolazionerik zü libratüren, edo arhintüren