Orrialde:Maister 1757.djvu/164

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zuñek bere bizitzia Jesü Krist krüzifikatü izan denaren araur kharreiatü ükhen beitie, jüjiari hüllantüren dira, konfidantxa handi bateki.


II 12, 2. Zeren arren lotsa zira khürütxiaren, goititzera zuñtzaz ihur zelialat juaiten beita?

Khürütxian da salbamentia khürütxian bizitzia, khürütxian etsaietarik begiratü izatia; khürütxian da, zelüko eztitarzünaren ixuria khürütxian enthelegiaren indarra, khürütxian ezpiritüzko alagrantzia: khürütxian da berthüten ekhoizpena, eta saintütarzünaren konplitü osoki izatia.

Ezta arimaren salbamentürik, ez bizitze eternalaren esperantxarik, khürütxian baizik.

Goiti zazü arren zure khürütxia, eta jarraiki zite Jesüsi, eta juanen zira bizitze eternalialat.

Jesüs aitzinetik juan zaizü, kharreiatzen zialarik bere khürütxia, eta zuregatik khürütxian hil izan düzü; amuregatik zük ere, zure khürütxia kharreia, eta khürütxian hiltzia desira dezazün.

Zereneta hareki hiltzen bazira, hareki ere biziren beitzira. Eta phenetan