ahal zütienik: bena behar düzü soferitü Jinkuak plazer dian artio.
Ezi Jinkuak nahi dizü, phenak, konsolazionerik gabe, soferitzen ikhas dezazün, amurekatik haren eskü pian osoki jar zitian, eta phenek ümilago izaten erakuts dizazien.
Ihurk ere hañ bihotzetik eztü Jesü Kristen pasionia senditzen, nula haren phenak üdüririk soferitzera heltü zaionak.
Khürütxia arren bethi haidürü dauzü, eta lekhü orotan egürükiten zütü.
Nuratnahi beita laster egin dezazün, eztirozü hari ihesirik egin, zeren zuñ-nahi beita lekhütarat juan zitian, zihaurk zure büria kharreiatzen beitüzü, eta han bethi edirenen beitüzü.
Ützül zite goiti, ützül zite behera, juan zite kanporat, jin zite barnialat, eta lekhü horietan orotan edirenen düzü khürütxia: hartakoz pazentzia behar düzü bethi zureki nahi badüzü bihotzeko bakia ükhen, eta khorua eternala merexitü.
II 12, 5. Gogo hunez khürütxia ekharten balin badüzü, harek ere zü egariren zütü, eta gidatüren azkentze desiratü