X. KAPITÜLIA.
Jinkuaren graziari zor den ezagütziaz.
II 10, 1. Zeren txerkhatzen düzü phausia, triballatzeko sorthü zirenen gañen?
Adela zite pazentziaren lehenago, ezi ez konsolazioniaren ükheitera, eta boztariua beno nahiago düzüla, khürütxia kharreiatü.
Balizatia mündian daudianetarik ihur, konsolazionia, eta ezpiritüzko alagrantzia, gogo hunez, har eliruanik, bethiere ükhen ahal baleza.
Ezi ezpiritüzko konsolazioniak, mündüko, eta aragiaren plazer ororen gañetik dira.
Mündüko plazerak segürki, edo bano dira, edo ahalkeizün, ezpiritüzkuak aldiz, onest, eta maithagarri, berthütetarik sorthürik, eta Jinkuaz ezpiritü xahier ixuririk.
Bena zelüko konsolazione horietzaz, eztaite ihur nahi lükian bezanbat goza; zeren tentazione gabe izatiak, ezpeitü lüzaz iraiten.