II 10, 2. Gañetiko bisitari ogen handi bat egiten dü, goguaren libertate falsiak, eta bere büriatan konfidantxa handiren ükheitiak.
Jinkuak untsa egiten dü, konsolazioniaren graziaren emaitiaz; bena gizonak gaizki, ororen Jinkuari, esker handireki, ützüli gabez.
Eta hartakoz graziaren huntarzünak eztira gureganat jiten; zeren emailiari ezpeitügü ezagützerik erakusten, eta üthürbürialat ezpeitütügü oro ützül erazitzen.
Ezi grazia bethi zor da, eskerrak behar den bezala emailiari, eta ürgüllütsiari idoki izanen zaio, ümiliari komünzki emaiten dena.
II 10, 3. Eztüt nahi, bihotzeko dolümena khentzen dian, konsolazionia, ez etare ürgülliala eramaiten dian ezpiritüzko ikhustia.
Ezi gora dena oro, ezta saintü, ez ezti dena oro hun, eta desirak oro eztira xahü, ez khario direnak oro, Jinkuari maithagarri.
Gogo hunez hartzen düt (*) grazia,